Felipe Lecea Fundazioa

Felipe Lecea jaunak Iruñean sortu zuen Fundazioa, mila bederatziehun eta laurogeita hiruko martxoaren zortzian. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, partikularra eta pribatua, eta bere gizarte helburua da dementzia duten pertsonendako laguntza eta tratamendua.

 

Fundatzailea


Felipe Lecea Altsasun jaio zen, 1925ean, eta, bere buruaz ari zenean, ekimenak sortzeko grinatsua eta oso aktiboa zela esaten zuen. Beharbada, ezaugarri horiei esker proiektu mota asko arrakasta handiz gauzatu zituen bizitza osoan.

Eibarko arma eskolan ikasketak bukatu ondoren, industriala lisakinak fabrikatu zituen, bere anaiekin batera, amaren etxe azpiko tailer xume batean. Oso zorrotza zenez, jarduera horrek etorkizun oparoa izaten ahal zuela ohartu zen. Hori dela eta, UFESAren bultzatzaileetariko bat izan zen. UFESAk Sakanako etxetresna elektrikoen fabrikatzaile guztiak bildu zituen garaian, eta gaur egun eskualdeko enpresa garrantzitsuenetariko bat da.

Hala ere, UFESA egonkortu zenean, oso gizon ekintzailea zenez, enpresa utzi zuen, nahiz eta hango bazkide eta kontseilari izaten jarraitu, eta abentura berri batean sartu zen: ARFE enpresa (Articulos de Ferretería S.A.), segurtasun kutxak eta postontziak egiten dituena.

Bere emazteak Alzheimer-a pairatu zuenez, hurbiletik ezagutu behar izan zuen gaixotasuna. Iruñera etengabe joan behar izaten zuenez, Sakanan zentro bat behar zela ohartu zen, gaixo horiei laguntzeko instalazio egokiak izanen zituena. Hasierako ideia hori abiaburu izanik, Argibide fundazioarekin hasi zen harremanetan, bere emazteak, Josefina Arreguik, arreta jasotzen zuen eguneko zentroaren kudeaketaz arduratzen baitzen fundazio hura.

Felipek, ideia lantzeaz gainera, aholkuak ere eskatu zituen. Hainbat aukera hartu ziren kontuan: Nabe batzuk zituenez —garai batean izan zuen fabrika—, proiektua bertan kokatzea pentsatu zuen hasieran. Hala ere, instalazio horiek ez ziren egokiak zentroaren helburua behar bezala gauzatzeko, eta, azkenik, egoitza berria eraikitzea erabaki zuen. Hasierako ideia zen eguneko zentro bat sortzea, baina, aurrerantzean, ideia sakonago landu eta proiektua handitu ondoren, egungo Josefina Arregui klinika eratu zen. Gaur egun ondoko zerbitzuak ditu zentroak: Ospitaleratze Unitatea, Psikogeriatriako Eguneko Zentroa eta Kanpo Kontsultetako Zerbitzua, nahasmendu psikogeriatrikoak tratatzeko egina. Felipearendako funtsezkoa zen proiektua Sakanako herritarrendako izatea eta komunitatean txertaturik egotea. Era berean, irmo aritu zen zentroa Nafarroako gizarte eta osasun sistemari lotua egon zedin. Gaur egun helburu hori betetzen da Osasunbidearekin sinatutako hitzarmenaren bidez.

 

Patronatua


III. tituluaren 10, artikuluan agertzen den bezala, Patronatua Felipe Lecea Fundazioaren goreneko gobernu organoa da.
Bizi artean, Felipe Lecea jaun fundatzailea hango lehendakaria izan zen.
Fundazioaren estatutuen 13. artikuluak xedatzen duen bezala, Patronatua doan aritzen da karguan.
Hona hemen Patronatuaren gaur egungo osaketa:

LEHENDAKARIA: JOSÉ JOAQUIN ARREGUI MENDÍA JAUNA.   
LEHENDAKARIORDEA: VICENTE MADOZ JÁUREGUI JAUNA.   
IDAZKARIA: INES FRANCÉS ROMÁN ANDREA.
KIDEA:  SEBASTIÁN ALDAZ POZUETA JAUNA
KIDEA: AITOR KARASATORRE MUGURUZA JAUNA
KIDEA: Karguagatik ezarritako kidea. Altsasuko alkatea izaten da.