Servicios (eu)

Josefina Arregui Klinika Psikogeriatrikoaren helburu nagusia da buru-nahaste organikoak dituzten adindu gaixoei diagnostikoa, tratamendua eta errehabilitazioa egitea. Ezgaitasuna edo ezintasun iraunkorra eragiten dituzten dementziak tratatzen ditu batez ere.

Osasun zerbitzuak

Osasun eta errehabilitazio zerbitzuak ematen dira zentroan, gaixoaren osasun fisiko, psikiko eta funtzionala hobetzeko edo eusteko. Era berean, klinikaren helburua da gaixoari laguntzea eta, gizarte harremanetatik eta familia ingurutik atera gabe betiere.

Irakaskuntza

Arreta psikogeriatrikoan espezializatutako irakaskuntza programak ematea (gure klinikara Espainia osoko psikiatria eta geriatria alorretako MIR medikuak, erizainak, laguntzaileak eta gizarte langileak etortzen dira, lantzen ditugun psikogeriatriaren alorretan prestakuntza jasotzeko).

Ikerketa

Psikogeriatria alorreko gaixoek behar dituzten laguntza programei buruzko ikerketa programak garatzea eta laguntzea (Nafarroako zentroetan gurea da burmuinen bankura burmuinen lagin gehien bidaltzen dituen zentroa).