Eguneko zentroa

  • 25 leku ditu zerbitzuak.
  • Dementzia edo beste nahasmendu psikogeriatrikoak dituzten gaixoei eguneko laguntza ematen die eguneko zentroak.
  • Jakintza alor anitzetatik heltzen diogu gaiari, eta, horri esker, aurrerapen ugari lortzen dira: prozesuaren errehabilitazioa, autonomia pertsonala eta soziala, eta adindua komunitatean ahalik eta denbora gehien egotea, bizi kalitate handiena izanda.
  • Laguntza mediko eta psikiatrikoa eskaini, aldibereko gaixotasunak tratatu eta erizaintzako laguntza ematen da.
  • Era berean, ondoko baliabideak erabiltzen ditugu: lanaren bidezko terapia programak (estimulazio kognitiboa, besteak beste), musikoterapia, oinarrizko jardueretan eta ekintza instrumentaletan trebatzea, oroipena, ludoterapia eta errehabilitazio fisiko eta funtzionala. Bere autonomian trebatzen dugu gaixoa, eta bere gizarte harremanak bultzatzen saiatzen gara.