Kanpo-kontsultak

 

 Tratamendua modu anbulatorioan jasotzen ahal duten gaixoek erabiltzen dituzte kanpo-kontsultak.

 

Helburua da dementzia sintomak eta beste nahasmendu psikogeriatrikoak dituzten gaixoen diagnostikoa, tratamendua eta jarraipena egitea.
 
Klinika honetan tratatzen ditugun dementzia sintomen diagnostiko goiztiarra eta prebentzioa egiten ditugu. Bistan denez, alderdi horrek eskatzen du lehen mailako arretako medikuekin lankidetza zorrotzean aritzea, organigraman duten egoerarengatik horiek berek goiz detektatuko baitituzte kasuak.